Guri buruz Intxauspe, Gure Landetxea

Intxauspe landetxea, XVII. Mendeko baserri bat 2005. Urtean berriztua landetxe bihurtzeko. Hondartzatik 10 kilometrotara aurkitzen da, Markiñako naturaleza soilean, Santa Eufemi mendiaren oinetan, erdialdetik 5 minutura oinez, Markiñako herria 4500 biztanlekin ondare monumentalak hobekien mantenitzen duen herria da.

Bertan hainbat jauregi eta dorretxe ditugu bai erdialdean eta inguruan: Murga jauregia, Antxia dorretxea, Ansotegi dorretxea, Mugartegi jauregia, Andonegi jauregia, Barroeta dorretxea, Ugarte dorretxea eta Arretxinako ermita. Landetxetik 5 kilometrotara Bolibar herrian, Simon Bolibar museoa aurkitzen da, museo hontan erdi aroko bizkaitarren bizimodua eta Simon Bolibar “askatzailearen” jardunbide pertsonala eta politikoa erakusten dira.

Kirolari buruz esan, historian zehar garrantzi handia izan duela Markiñarren bizitzan. Herri kirolak eta zesta punta izan dira gure herriari fama gehien eman dioten kirolak. Bertoko frontoian, pelotaren unibertsitatea izenez esagutzen dena, urte askotan zehar pilotari asko doktoratu ziren. Gaur egun ere uda sasoian lehiaketa eta erakustaldi ikusgarriak egoten dira gaur egungo zestalari hoberenekin.


Gastronomias ahastu gabe, bertoko sukaldaritza joria eta askotarikoa da, eta urte sasoiko produktu freskoenak lurrekoak nahiz itsasokoak ditu oinarri. Aipatzekoak idiazabal gazta, bertoko artzainek egiten duten gazta, bertoko ardiaren, hots, latxaren, esneaz egiten da eta Bizkaiko txakolina, garraztasun freskoko ardoa da, aditu askoren aburuz arrainekin jateko aproposena. Bai gazta eta bai txakolina landetxetik 300 metrotara ekoizten dira.

Mendizaleak direnak ere badituzte mediak eta ibilbide seinalizatuak, aipatzekoak Santa eufemi media, ermita gailurretik izugarrizko bistak dituena, kalamua eta oiz mendiak.

Copyright © 2010 Intxaupse Landetxea. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Barrio Atxondoa, número 10 - 48270 Markina-Xemein - Bizkaia.

Número de identificacion XBI00011

Erreserbak: (+34) 652 770 889 / (+34) 658 758 617 / casarural.intxauspe@gmail.com