Donejakue Bidea Kostaldeko Donejakue

Bide hau frantzes bidea bezain zaharra da. Erdiaroko Europako erregeek bide hau erabiltzen zuten Santiagora joateko.

Errekonkista aurrera joan zen neurrian eta hegoaldeko lurrek bakea errekuperatzen joan zirenean bide hau gutxika gutxika protagonismoa galtzen joan zen Azken mendeetan erromesek ez dute erabili, hala ere azken urteetan Santiagora joateko goraldia izan den einean, indartuz joan da eta bide honek berriz berreskuratu du duen garrantzia.

Iglesia de Santa María
Santa María de Markina-Xemein.

4. etapa Deba - Markina

Gure landetxea, kostaldeko donejakue bidean 4.etapa bukatzen den tokian aurkitzen da.(Deba-Markina). Erromesa bazara etor zaitez ezagutzera. Prezio bereziak ditugu erromesentzat eta zure etxean bezala hartuko zaitugu.

» Markiñako kale izendegia eta nola heldu intxauspe landetxera

Etapa hontan Gipuzkoa utzi eta Bizkaian sartzen gara, paisai eder eta naturalezaz beteriko bide barrenean zehar Markinara helduko gara, Santiagoko bidea zeharkatzen duen Bizkaiko lehenengo herria da.

1355. urtean Don Tello Bizkaiko jauna zenak sortu zuen. Oraindik ere kontserbatzen da, kale eta kantoi artean antzinako hirigune harresituaren Erdi aroko ikutua. Herri honek Erdi aroko erromesaldian oso garrantzitsua izan zen, XI. Mendean, Erdotzan kokatzen zen erromesen ospitale bat baitzuen.

Bertako eraikin historikoen artean, estilo errenazentista duen Barroeta dorrea eta estilo barrokoa duen Mugartegi dorrea daude.

Andre Maria eliza XVI. mendean eraiki zeneta estilo errrenazentista dauka. 3 nabe dauzka eta horietariko bat Euskal Herreko handiena da. Estilo neoklasiko duen kanposantua ere bertan aurkitzen da. Hirigune historiko barruan zenbait oinetxe errenazentista eta barroko daude, XVII.mendeko Prado baseliza-guruztokia bezala.

Hiribildua utzita, Gernikako norabidean, karmeliten komentua dago bertan harrizko aurrealdea polita nabarmendu daiteke. Hirigunearen kanpo aldean guruztokia eta XV.mendeko Erdotzako Andre Mariaren ermita aurkitzen da. Aurrerago kareaga dorrea dago.

Copyright © 2010 Intxaupse Landetxea. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Barrio Atxondoa, número 10 - 48270 Markina-Xemein - Bizkaia.

Número de identificacion XBI00011

Erreserbak: (+34) 652 770 889 / (+34) 658 758 617 / casarural.intxauspe@gmail.com